Balmasedako Inauteriak - Historia eta Tradizioa
Itzuli dira Balmasedako Inauteriak! Historia eta tradizioa berriro elkartuko dira gure kaleak kolorez eta musikaz janzteko. Enkarterrin urtarrila lasaitasun eta ingurunearekiko konexio hilabetea bada, otsaila Hiribildura dator negua gure sustraiekin konektatzeko ospakizun bihurtzera.

Sustraiak, erritua eta folklorea
Balmasedako inauteriak ez dira festa hutsa, garizumaren aurreko ohitura zaharren oihartzuna baizik. Aste horretan, jaiak errituala eta euskal folkorearen aberastasuna uztartzen ditu. Trikitixa eta txalapartaren akordeak gaur egungo fanfarreekin elkartzen dira, milaka urteko tradizioa eta gaur egungoa elkarrekin bizi diren giroa sortuz.
Egun hauetan alde zaharretik ibiltzea kultura bizi baten lekuko izatea da. Peñek eta herriko elkarteek benetako artelanak diren mozorroak sortzen dituzte, inauteriak definitzen dituen kritika- eta umore-espirituari bizirik eutsiz.

Zure ihesaldirako funtsezko datak
Egitarau zehatza data baino lehen berretsi egiten da, hala ere, herriko tradizioa sakratua da. Arbizeneara joateko asmoa baduzu, hona hemen kontuan hartu beharreko datak:
Otsailak 13, ostirala: jaiaren hasiera, umeentzako tailerrekin.
Otsailak 14, larunbata (egun handia): 18:30etatik aurrera, Mozorroen Lehiaketa Handia alde zaharra koreografiaz eta sormenez beteko du. Eta jai-giroa luzatu nahi dutenentzat, gauak San Severio plazako erromeriakin jarraituko du.
Otsailak 15, igandea: Ezin zara joan Inauterietako ohiko txigortu tradizionalak probatu gabe; kultur etxean dastatu ahal izango duzun jaki gozoa.
Arbizenea: jaia eta lasaitasunaren arteko babeslekua
Zelan izango litzateke kontraste perfektua bizitzea? Goiza eskualdeko bidexka karstikoetan igarotzea, mendiko are garbia sentituz, eta ondoren, alde zaharreko jai-giroan mulgiltzea, mozorroez, musikaz eta energia onez gozatuz.
Hori guztia posible da Arbizenean, festaz gozatu Enkarterriren funtsari uko egin gabe. Egun ahaztezin baten ondoren deskonektatzeko eta indarrak berreskuratzeko leku ezin hobea eskaintzen dizugu.
Otsail desberdin bat bizitzera animatzen zara? Erreserbatu hemen













