Enkarterrin “Slow” udara izateko behin betiko gida
Uda presen, agenda beteen eta helmuga masifikatuen sinónimos izan ohi da. Baina, aurten gauzak desberdin egitea erabakiko bazenu? Arbizenean, benetako luxua ez dela korrika egitea uste dugu, gelditzea baizik. Inoiz entzun duzu “deskonektatu birkonektatzeko” hori?
Balmaseda eta Enkarterri eskualdea slow tourism praktikatzeko eszenatoki ezin hobeak dira: erritmoa jaisteko, lurrarekin konektatzeko, gure mendietako isiltasunaz gozatzeko eta denbora patxadaz dastatzeko gonbita. Ekainean benetako esperientzia jasangarri baten bila bazabiltza, leku egokira iritsi zara.
Zer esan nahi du benetan Arbizenean uda “Slow” bat bizitzea?
Slow tourism ez da soilik “poliki joatea”. Kantitatearen gainetik kalitatea aukeratzea da. Lehentasunak ezartzea da:
- Bertakoa: Gure baserrietako produktuak kontsumitu eta Balmasedako merkataritzari lagundu.
- Lotura: Auzokideekin hitz egitea, harri bakoitzaren atzeko historia eta bidezidor bakoitza ezagutzea.
- Jasangarritasuna: Hartzen gaituen inugurunea zaintzea, beste urte askotan babesleku naturala izaten jarrai dezan.
Enkarterriz zure erritmoan gozatzeko 3 plan
Esperientzia sorta txiki bat prestatu dugu, zure konpainia edozein izanda ere, zure “slow” unea aurkitu dezazun.
1. Erritmo pausatuak bilatzen dituzten eta ibarraren esentziarekin bat egiten duten bikoteentzat
Bikote moduan bidaiatzen denean, slow tourims-ak kalitatezko denbora berreskuratzea esan nahi du.
- A plana: Mahasti eta txakolin arteko arratsaldea. Enkarterri berezko nortasuna duen txakolinaren lurraldea da. Bertako upeltegiren bat bisitatzea gomendatzen dizuegu (etxetik artisauenak gomendatu ahal dizkizuegu). Gozatu ilunabarreko argipean egindako dastaketa gidatu batez; gure ardoaren zapore mineralak lurraldearen izaera ulertzeko modurik onena eskaintzen du.
- B plana: Historia bizian barrena paseatzea. Balmaseda Bizkaiko lehen hiriburua da. Ahaztu mugikorra eta galdu zaitezte bere Erdi Aroko kaleetan. Zeharkatu Zubi Zaharra eta bilatu Hirigune Historikoko txokorik ezezagunena. Amaiera ezin hobea: Arbizeneako terrazan afari lasaia, gertuko produktuekin, gure kokapenak eskaintzen duen isiltasunaz gozatuz.
2. Naturan murgildu eta ikasi nahi duten familientzat
Uda une ezin hobea da txikienek ingurunearekin modu kontziente eta dibertigarrian konekta dezaten.
- A plana: Abentura eta errespetua Karpin Abenturan. Parke bat baino gehiago, askatasunean bizi ezin diren animalientzako harrera-zentroa da. Enpatia eta erresptuari buruzko ikasgai bikaina eskaintzen du. Bisitaren ondoren, aisialdirako guneak familia-piknik lasai bat egiteko aprobetxatu, basoko soinuak entzunez.
- B plana: Harrizko erraldoien ondarea ezagutzen. Bisita itzazue Pozalaguako kobazuloak. Estalaktita eszentrikoen fenomenoa munduan bakarra da. Irteterakoan, Armañongo Parke Naturalean ibilaldi txiki bat egiteko aprobetxatu; eremu erraza da, ezin hobea haurrek egun batez esploratzaile senti daitezen.
3. Gurpilen eta bidezidorraren gaineko abentura “slow” baten bila dabiltzan lagunentzat
Jarduera fisikoaren eta atsedenaren arteko oreka bilatzen duten lagun taldeentzat, Enkarterrik proposamen berri eta zirraragarriak eskaintzen ditu.
-
A plana: Trailer elektrikoaren iraultza. Eskualdea aztarnarik utzi gabe ezagutu nahi al duzue? ENK-bikes-en zerbitzu berria probatu. Haien trail bizikleta elektrikoek lehen ahalegin handia eskatzen zuten begiratoki eta mendiko txokoetara modu arin eta jasangarrian iristea ahalbidetzen dute. Enkarterriko haziea sentitzeko modurik onena da.
-
B plana: Burdin Mendietako Bide Berdea. Ibilbide hau historia hutsa da. Oinez egin dezakezue edo bizikletak alokatu eta mineral-zamategi zaharretan geldialdi estrategikoak egin. Ez bilatu helmuga; meatzari-herrietako geldialdia bilatu, potote bat hartu eta bistei buruz hitz egin. Hiriko zaratarik gabe eguneratzeko plan ezin hobea da.
Arbizenean uda jasangarri bat bizitzeko gida praktikoa
Zure egonaldia errespetuzkoa eta aberasgarria izan dadin, hona hemen gure gomendio “slow” batzuk:
- Mugikortasun aktiboa: Txirrindularitza-tursimorako pribilegiozko eremu batean gaudela aprobetxatu. ENK Bikes-en bizikleta elektrikoen flota berriekin, autoaz ahaztu zaitezke zure egonaldiaren egun gehienetan.
- Turista ikusezina: Leave no trace filosofia praktikatu. Bai mendian, bai Balmasedako kaleetan, lekuak aurkitu dituzun bezala edo hobeto utzi.
- Tokikoaren balioa: Erosketak Balmasedako merkatuan edo saltoki txikietan egin. Tokiko productu batean gastatzen duzun euro bakoitzak gure inguruko baserrien eta artisauen ekonomia bizirik mantentzen laguntzen du.
- Benetako konexioa: Galdetu guri Arbizenean. Ekoizleak ezagutzen ditugu, gutxien ibiltzen diren ibilbideak eta isiltasuna protagonista den txoko sekretuak.
Deskonektatzera ausartzen zara?
Arbizenean, bizitza bidaia bat da, ez helmuga bat. Zatoz uda honetan erloju gabe bidaiatzearen plazerra berraurkitzera.
Zure egonaldia Arbizenean ekainerako erreserbatu eta bihurtu zaitez zure slow esperientziaren protagonista. Prest gaude zu hartzeko eta Balmasedaren aurpegirik errealena erakusteko.