Ezagutu gure ostatua
Egun on
Kaixo!
Arbizenea alokairu osoko landetxea da. Balmasedan dago, Bilbotik oso gertu. Etxeak gehienez 12 lagunentzako ostatua eskaintzen du, eta bainugeladun 4 logela ditu.
Gure proposamena ezin hobea da familientzat eta lagun taldeentzat, giro atsegina bilatzen dutenentzat, elkarrekin, Bizkaiko udalerri ezezagun eta politenetako batez gozatzeko. Etxea egonaldi eroso baterako behar den guztiaz hornituta dago. Zure zain gaude!
Gure landetxea
Ezagutu Arbizenea
Gure proposamen familiarrak tamaina txikia du, erosotasun guztiak ditu eta ingurune natural zainduan dago. Animatu zaitez eta erreserbatu behar besteko aurrerapenarekin, Bizkaiko lehen hiribilduan esperientzia desberdin bat partekatzeko pertsona guztien, edo ia guztien, agendak koadratu ahal izan dituzuen data horiek bermatzeko.
Ostatu osoa
Gehienez 12 lagun
4 logela
Informazio interesgarria
(1) Sarrera: 16:00etatik aurrera.
(2) Irteera: 14:00ak arte.
(3) Etxea osorik alokatzen da eta gehienez 12 lagunentzako lekua du.
(4) Ezin da festarik edo ekitaldirik egin etxean.
(5) Prezioa pertsonako:
- Behe denboraldian: 55,00 €/gau (zergak barne)
- Goi denboraldian: 65,00 €/gau (zergak barne)
* Gutxieneko egonaldia: 2 gau.
* Asteburuak, sarrera ostiralean eta irteera igandean: gutxieneko prezioa 900 € (zergak barne).
* Goi denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era bitarteko aldia da. Aste Santua, Gabonak, zubiak eta herriko jaiegunak (Erdi Aroko azoka eta San Severino).
(6) Erreserba: egonaldiaren prezio osoaren % 30.
* Erreserba aurrerakina osorik itzuliko da 30 egun baino lehenago egindako ezeztapenetarako, eta % 50a 15 egun baino gehiagoko aurrerapenarekin eta 30 egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada.
(7) Ez da animaliarik onartzen.
(8) Fidantza: 400 € (ez da erreserba egiteko aurrerakinean sartzen). Egonaldiaren hasieran utziko da.
(9) Logela kop.: 4 logela, horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua. Logeletako bik 4 lagunentzako lekua dute; ohe bikoitza eta banakako bi ohe dituzte.
(10) Ohe kop.: 3 ohe bikoitz eta banakako 6 ohe.

Ezaugarriak eta zerbitzuak
Kanpoaldean
Lorategia
Aparkalekua
Irisgarritasuna
Egokitutako logela
Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bikoitza
Barrualdean
Bainugela osoa logela bakoitzean
Komuna eremu komunean
Berogailua
Tximinia
Egur karga bat duzu eskura egonaldiko gau bakoitzeko.
Sukaldea
Labea, mikrouhin labea, hozkailua eta ontzi garbigailua ditu.
Bidaia sehaska
Interneterako konexioa
Oheko arropa eta eskuoihalak
EREMUAK
Espazioak
Espazioak bi solairutan banatuta daude. Beheko solairuan, mugikortasun urriko pertsonentzako gelaz gain, sukalde handi eta argitsu bat dago, eta istorioekin, partidekin eta bistekin bazkalondoez gozatzeko diseinatutako espazio bati bide ematen dio.
Lehen solairuko bi logelek txapitula formako solairua dute, eta bertan logela bakoitzean banako bi ohe daude. Argi naturalak irakurketa baten intimitatea edo siesta baten atsedena bilatzera gonbidatzen gaitu.
Sukaldea
Labea, mikrouhin labea, hozkailua eta ontzi garbigailua ditu.
Supazter / Sutantz
Biltzeko, hitz egiteko, eztabaidatzeko, jolasteko edo “egoteko” etxea.
Kolitza
Mugikortasun urriko pertsonentzat prestatutako logela.
Sabugal
Bainugela osoa eta txapitula forma dituen logela, gehienez 4 lagunentzat.
Arbalitza
Bainugela osoa eta txapitula forma dituen logela, gehienez 4 lagunentzat.
Garbea
Bainugela eta banakako 2 ohe dituen logela.
Sukaldea
Un espacio para crear, elaborar y disfrutar en equipo.
Supazter / Sutantz
el hogar donde reunirse, charlar, debatir, jugar o “estar”.
Kolitza
Habitación preparada para personas con movilidad reducida.
Sabugal
Habitación con baño completo y zona abuhardillada para un máximo de 4 personas.
Arbalitza
Habitación con baño completo y zona abuhardillada para un máximo de 4 personas.
Garbea
Habitación con baño y dos camas individuales.
Noiz erreserbatu
Eskuragarritasuna
Gorriz markatutako egunak ostatua beteta dagoela adierazten dute. Zuri dauden egunak eskuragarri daude.
Konpromiso jasangarria eta arduratsua eguneroko jardunean
ARBIZENEA proiektua honako premisa honetatik abiatuta eraikitzen da: turismoak kontuan hartu behar ditu gaur egungo eta etorkizuneko ondorioak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak, bisitarien, ingurunearen eta komunitate anfitrioien beharrak asetzeko.
Gure konpromisoak:
- Ostatua ingurunearekin ahalik eta gehien integratzen dugu eraikitzeko orduan, biodibertsitatea errespetatzeko eta paisaiaren harmonia zaintzeko.
- Hondakinak: ahalik eta hondakin gutxien sortzen saiatzen gara, eta sortzen ditugunak ahalik eta gehien murrizten ditugu birziklatzearen bidez.
- Tokiko merkataritza: tokiko komunitatearen onura ekonomiko eta sozialak maximizatzen saiatzen gara, udalerriko denda eta lokaletan kontsumituta.
- Energia-gastua: berokuntza-sistema jasangarri bati eta isolamendu termiko on bati esker energia gastua murrizten dugu.
Balmaseda
Ingurune pribilegiatua
Nahiz eta jai ezagunenak San Severinokoak izan, non ohiko Putxera lehiaketa egiten den, Balmaseda oso ezaguna da Aste Santuko prozesioengatik (batez ere, Gurutze-bide Bizidunagatik, non herriko bizilagunak diren protagonistak) eta Erdi Aroko azoka tradizionalagatik, hainbat mende atzera garamatzan eszenaratze ikusgarri batekin.



