Plan perfektuak txikientzat Balmasedan
Ihesaldi baten bila bazabiltza, erritmoa jaisteko, baina txikienak aspertu gabe, Balmaseda leku paregabea da. Bilbotik oso gertu, Bizkaiko lehen hiribilduak harrera egiten dizu bere Zubi Zaharrarekin eta oinez, presarik gabe, gozatzen den Erdi Aroko giro horrekin.
Enkarterri eskualdearen bihotzean, Balmaseda babesleku ezin hobea da familia-ihesaldi baterako, erritmoa haiek markatzen baitute.
Nola antolatu zure asteburua
Iritsi bezain laster, derrigorrezko geltokia La Muza zubia da. Umeei asko gustatzen zaie ibaira begira jartzea ahateak eta amuarrainak ikusteko. Hiribilduaren ikurra da eta bidaia hasteko lekurin egokiena.
Ibaia agurtu ondoren, onena zubia zeharkatu eta alde zaharreko kaleetan galtzea da. Kale horiek oinezkoentzat dira nagusiki, eta oso seguruak haiek aske ibil daitezen.
Natura gurpil gainean (edo oinez)
Mugimendua gustuko duten familientzat, Balmasedan adin guztietarako egokia den bide-sarea dugu. Kadagua ibaia inguratzen duen pasealekua oso egokia da haur-kotxeekin ibiltzeko edo txikienak bizikletan hasten joateko. Ibilbidea babesa da, trafikorik gabea eta zuhaitzez inguratuta.
Pedalei eragiteko gogoaren arabera, ibilibide desberdinak aukeratu ditzakezue. Hona hemen bi aukera:
- Hiribilduko pasalekua: Ibilibide laua da eta La Encartada txapel-fabrikara eramango zaituena. 15 minutuko paseoa da, eta paisaia berdea da protagonista.
- Bolunbururako bidea: Ibilbide luzeagoa bilatzen baduzue, herritik ateratzen den bidegorria zoragarria da. Behiak eta zaldiak gertutik ikusteko aukera izango duzue, atseden hartzeko aisialdirako gune berdeetara iritsi arte.
Erraldoi sentitu Santa Klarako Parke Tematikoan
Ihesaldi honetan “magia” hobekien definitzen duen lekua Santa Klarako Parkea da. Ez da jolas-parke arrunt bat. Hemen, umeek Balmasedako eraikin esanguratsuenen eskala txikiko maketen artean ibil daitezke. Jolasten duten bitartean hiribilduaren historia ezagutuko dute, hiri miniatura baten jabe balira bezala sentituz.
“Slow” deskonexio asteburua
Eta plan hau deskonexio-helburu asteburua bihurtzen baduzu? Arbizeneak slow turismoaz gozatzeko aukera ematen dizu: lasaitasunez inguraturik esnatzea, bertako gastronomiaz presarik gabe gozatzea eta natura eskura izatea, egunerokotasunak batzuetan uzten ez digun kalitatezko denbora horretaz gozatzeko.